brackets-esteticos

“Diziplinarteko Odontologia Estetikoa” ​ izeneko ikastarora joan nintzen 2018ko apirilaren 27an eta 28an, Gipuzkoako Dentisten Elkargora. Valentziako Unibertsitateko irakasle ​Ignacio Faus doktoreak (Ortodontzia) eta Vicente Faus doktoreak (Hortz Protesia)​ eman zuten ikastaroa eta gure pazienteen Hortz Estetika Hobetzeko lanetan erabil daitezkeen teknikei buruz hitz egin zuten.

Irribarrea aztertzeko, hasieran egiten diren erregistroek, argazkiek eta bideoek duten garrantzia azpimarratu zuten, baita beste aspektu garrantzitsu batzuk ere, hala nola, ​geldirik hortzak duen luzera​, irribarre txikia edo irribarre soziala eta irribarre nabarmena. Gero, ortodontziarekin edo zeramikazko xaflekin, edo biekin, irribarre perfektua bilatzen saiatuko gara.

Ortodontziari esker, hortzak lerrokatu eta pilatutakoak zuzendu daitezke. Gainera, batzuetan hortzak posizio bikainean ipintzen ditugu gero ​portzelanazko koro edo xaflekin birgaitzeko​. Bada, hasierako tamaina baina handiagoak diren koro edo xaflekin birgaitu nahi badira hortzak, gune txikiak utziko dira hortzaren alde bakoitzean, behar izanez gero zeramikazko hortz zabalagoa eta luzeagoa jarri ahal izateko.

Gainera, ​ortodontziari esker, hortzak edo haginak aterarazi edo sarrarazi egin ditzakegu​. Hortz bat oso higatuta izateagatik zeramikazko koro bat ipini ezin denean, hortzetik tira egin eta luzatu egin daiteke portzelanazko prestaketa itsatsi ahal izateko bezain beste hortz izan arte. Eta alderantziz, hagina luzeegia bada, hau da, kontrako hortzik ez izateagatik luzatuta badago, batzuetan hortza sarrarazi dezakezu hezurrean mikrotorlojuak jarriz, sustraien mailara. Horietatik hagin-barrurantz tira egingo da malguki txiki batzuekin.

Zeramikazko protesi finkoei dagokienez (xaflak edo koroak), ​B.O.P.T. (Biologically Oriented Preparation Technique) ​ edo “Biologikoki Bideratutako Prestaketa Teknikari” buruz hitz egin zen. Teknika honen bidez, hortza prestatu edo hortzoiaren barrutik higatu egiten da, akabera zuzena lortzeko, hau da, ohiko prestaketetan egoten den alakarik gabe. Hortza hortzoi-ildoan zizelkatzean, abrasio bat egiten da era berean hortzoiaren barrualdetik. ​Horrek odol pixka bat ateratzea dakar; koagulu bat ere sortzen da hortzoi eta hortzaren artean, eta aurrez egin den behin behineko koro oso fin baten bidez mantentzen da​. Horrela uzten da 4 eta 6 asteren artean, hortzoia orbaindu eta lodiagoa egin dadin. Behin betiko koroa ipini ostean, hortzoia egonkor mantenduko da luze, eta ez da atzeratuko.

Teknika hau zizelkatze tradizionaleko tekniken kontra doa: azken hauetan ez da hortzoirik ukitzen; hortzoiak osasuntsu egon behar dira eta ezin da bertatik odolik atera zizelkatu baino lehen. Beraz, eztabaida zabalik dago. Hortz estetikan erabiltzen diren tekniken pauso bakoitzean zein material erabiltzen diren ere adierazi zuten, nola ez.