Mujer colocándose sus férulas de descarga para el bruxismo

Bruxismorako deskarga-ferulak tratamendu gomendatuena eta eraginkorrena dira hortz karraskaren ondorioak murrizteko. Pertsona ugarik dute bruxismoa estresarengatik, eta ez bada behar bezala eta garaiz tratatzen, esmaltea narriatu edo beste osasun-arazo batzuk ager litezke.

 

Zer dira bruxismorako deskarga-ferulak?

Deskarga-ferula bat hortz-aparatu bat da, plastiko gogor eta gardenezko zorro antzekoa, hortz arkuan ipintzen dena, nahi-gabeko hortz-karraska arintzeko. Lo egiterakoan ferula hau ipiniz gero ahoan, goiko hortzek ez dituzte behekoak ukituko eta ez da marruskadurarik egongo.

Gainera, bruxismorako deskarga-ferulei esker, aurpegiko muskuluak erlaxatu egiten direnez, sintomak murriztu eta masailezurrari jarrera egokiagoa hartzen lagunduko zaio baita ere.

 

Deskarga-ferularen ezaugarriak

  • Bruxismorako deskarga-ferula zurrunak:

Odontologian aditu direnek gehien gomendatzen dituzte. Duten elastikotasun-mugari esker, bruxismoaren arazoa are gehiago kontrolatu daiteke. Gaur egun hortz-ereduak eskaneatu egiten dira eta ferula behar bezala egokitzen da ahora. Eta ia ez da egokitzapenik egin behar ahoan, duela gutxira arte egin ohi genuen bezala.

 

Bruxismorako deskarga-feruletan adituak Donostian

Gure Donostiako hortz-klinikan adituak gara bruxismoaren eta ATM patologien tratamenduan. Buruko minak badituzu, ahoa irekitzeko edo ixteko zailtasunak badituzu edo ondoezak mastekatzean, bruxismoa izan dezakezu.

 

Jarri gurekin harremanetan, sintoma horiek leuntzen lagunduko dizugu bruxismorako ditugun deskarga-ferulekin. Lo arazorik gabe hartzea nahi dugu eta guztiz indarberrituta esnatzea. Jarri gurekin harremanetan!