Visita al dentista después del verano

Udako oporretan denbora ugari pasatzen dugu etxetik kanpo, familiartean eta lagunekin, eta deskonektatzeko bidaiak antolatzen ditugu hilabeteetan zehar lana gogor egin ostean. Horren guztiaren ondorioz, urtean zehar zorrotz jarraitzen ditugun ohiturei ez diegu normalean bezain besteko arreta ematen, adibidez, elikadura osasungarria edo ahoko higienea behar bezala zaintzen jarraitzeari.

 

Gure Donostiako hortz-klinikan gure pazienteei otordu bakoitzaren ostean eta oheratzerakoan eskuilatzeak duen garrantzia gogorarazten diegu, eta behin eta berriz esaten diegu beharrezkoa dela oporren ostean dentistarenera joatea aho-osasunaz arazorik gabe gozatzeko.

Hona hemen 3 arrazoi oporren ostean dentistarenera zergatik joan behar duzun jakiteko:

 

3 arrazoi oporren ostean dentistarenera zergatik joan behar duzun jakiteko:

 

●       Aho higiene eskasa

Nahiz eta eskuilatzeko ohiturari eutsi, etxetik kanpo oso zaila da hortzen arteko gune guztietara iristea aho-higienerako tresna profesionalen laguntzarik gabe. Horregatik da garrantzitsua oporren ondoren dentistarenera joatea, ahoaren zaintza ez delako hain zorrotza, eta are gehiago haurrengan.

JM Arizala hortz-klinikan, dentistarenera urtean behin edo bi aldiz joatea gomendatzen dugu hortz-garbiketa profesionalak egin ahal izateko eta, hala, hortzen gainazalean pilatuta egon litekeen bakterio-plaka edo lertzoa kentzeko. Une egoki bat oporren ostean izan daiteke. Gu bisitatzera animatzen zaitugu! Eskatu hitzordua.

 

●       Elikadura-oreka eskasa

Udan zehar, gehiegikeria handiak izaten dira jaterako orduan. Izozkiak, izotz-edariak eta bestelako mokadu freskagarriak ezin hobeak dira beroari aurre egiteko, baina oso kaltegarriak gure hortzen osasunerako, azukre-maila altua dela eta. Horrelako elikagaiak jan ostean hortzak behar bezala eskuilatzen ez badira, glukosa berehala hasten da lanean hotz-gainazalean eta esmaltea higatu eta hortz-txantxarra agertzen da.

 

●       Hortz-tratamendu bat hasteko une onena

Udako atsedenaren ostean egunerokora itzultzen garen une hori da egokiena hortz-tratamendu batekin hasteko, zure hotz eta hortzoien osasun-baldintzak hobetze aldera. Garai paregabea da, lasaiago zaudelako eta horrek protesiak, inplanteak edo aho-kirurgiak bezalako tratamenduak hasterakoan ditugun beharrei arreta gehiago ematen laguntzen du.

 

Zatoz kontsultara ikasturtea hasi edo lanari berriz ekin baino lehen! Aho osasuntsu bat ezinbestekoa da osasun bikainaz gozatu ahal izateko. Zure zain egongo gara oporren ostean gure Donostiako Klinikan; atsegin handiz hartuko zaitugu.