bti-day-vitoria

Aurten ere ikerketa mediko eta inplanteen BTI enpresak (Biotechnology Institute) bilera bat antolatu du Vitoria-Gasteizen, odontologiako profesionalei azken nobedadeak erakusteko.

BTI Day jardunaldia, beti bezala, oso interesgarria izan zen prestakuntza jarraituarekin jarraitu eta gure Donostiako hortz-klinikan pazienteei tratamendu onenak eskaini ahal izateko.

Beste kideekin ezagutzak eta esperientziak trukatzeaz gainera, landu ziren gaiak oso interesgarriak izan ziren nire ustez, baina horietatik hiru azpimarratu nahiko nituzke:

Tratamendu ez-inbaditzaileak atzealdeko sektore atrofikoetan

Inplanteak goiko eta beheko masailezurren barrualdean nola ipintzen diren azaldu zen hezur gutxi dagoenean eta teknika inbaditzailerik erabili gabe, hau da, masailezurraren sinuan sartu gabe eta hezur artifizialik birsortu beharrik gabe.

Inplante oso motzak eta ahalik eta zabalenak erabiltzean datza, landutako gainazal bikain batekin. Halakoak dira BTIren azken inplanteak; eta hezurrarekiko lotura estimulatzen dute gainera.

Inplanteak zonalde estetikoan

Zona estetikoa esaten zaio irribarre egitean gehien ikusten den eta garrantzitsuena den zonaldeari, adibidez, goiko aurrealdeko hortzen zonaldeari. Masailezurraren aurrealdeak ere badu garrantzia.

Inplante berriak hortza atera ondoren jartzeko zenbat denbora itxaron behar den azaldu zen, kontuan hartuta zein eta zenbat hezur dagoen, hortzoiak zein altuera eta lodiera duen eta zein hortz eutsiko diren inplante horietan.

Oso interesgarriak izan ziren inplanteak jarri aurretik edo osteko ortodontzia egin zitzaien kasuak aho harmoniatsu bat lortzeko.

CAD-CAM teknika angeludun protesietan

Gaur egun, inplanteak hainbat posiziotan ipin ditzakegu; duela gutxira arte ezin zen horrelakorik egin. Hezur gutxi dagoenean, edo oso estua denean, inplante nahiko inklinatuak ipin daitezke, angeludun protesi-eranskinak daudelako, hau da, angeludun loturak, inplantetik zeramikazko korora doazenak eta hortza posizio egokian uzten dutenak. 17º-rainoko desberdintasunak egokitu ditzakegu.

Angelu gehiago behar denean, 30º-ra arte, inplanteen inprimatzeak eskaneatzean lortzen da, hortzetako koroak CAD-CAM teknikarekin eginez. Aipatu teknikari esker, inplanteen kirurgia sinplifikatu egiten da, ez delako hainbeste hezur artifizial behar inplanteak jarri ahal izateko.