sabor-metalico-boca

Noizbait sentitu al duzu ahoan zapore metalikoa? Dastamenean izaten den alterazio hau metal, burdina eta herdoil zapore arraro bezala deskribatzen dute pazienteek, eta itxuraz inolako motiborik gabe hautematen dute.

Odontologian, ordea, ahoan zapore metalikoa sorrarazten duten hainbat faktore ezagutzen ditugu. Esan beharra dago, aipatu zapore metaliko hori odolaren zaporearen antzekoa dela; beraz, baliteke arazoak izatea dastamenaren aldaketa berezi honen jatorria zein den identifikatzeko.

 

Ahoko zapore metalikoa ez da gaixotasun bat berez, sintoma bat baizik

Ahoko zapore metalikoak luze badirau, orduak edo egunak, gaixotasunen baten sintomatologia izan daitekeela jakin behar duzu. Hona hemen 7 motibo ahoko zapore metalikoa eragiten dutenak:

  1. Aho eta hortzen higiene eskasa. Otordu bakoitzaren ostean hortzak eskuilatzeaz arduratzen ez bagara, zure hortz eta hortzoietan infekzioak sor Mihian sentitzen duzun zapore metalikoaren motiboa baliteke txantxarrarekin, gingibitisarekin edo baita periodontitisarekin ere zerikusia izatea.
  2. Antibiotikoak, lasaigarriak, depresio-kontrakoak edo klorhexidinadun ahorako produktuak. Horrelako medikamentuak hartzean, edo klorhexidina desinfektatzailedun gel, hortzetako edo kolutorioak luze erabiltzean, zapore txar hau agerrarazi daiteke. Halakorik gertatuz gero, kontsultatu zure medikuarekin.
  3. Alergiak edo infekzioak. Sinusitisa edo errinitisa bezalako gaixotasunek eragindako sintoma gisa ager daiteke. Kasu honetan, ahoko zapore metalikoa tratatzeko modua mediku espezialistak zehaztu beharko du.
  4. Diabetesa edo gibeleko edo giltzurrunetako gaixotasunak bezalakoak. Sistemako gaixotasun hauek pairatzen dituzten pertsonek ahoa lehorra dutenez, aho eta hortzetako ehunen egoerak okerrera egin dezake eta, ondorioz, dastamena aldatu eta hatsa izan.
  5. Merkurioa edo beruna bezalako metal jakin batzuekiko esposizio kimikoa edo gorputzak berak egiten duen mineralen alterazioa. Burdina, kobre edo zink maila altuak dituzten paziente batzuk ahoko zapore metalikoa Profesional baten argibiderik gabe elikagai-osagarri jakin batzuk hartzeagatik gertatu ohi da.
  6. Hormona-alterazioak. Prozesu fisiko batzuetan, hala nola, haurdunaldian, emakumeek dastamenaren alterazioa izaten dute, baina haurdunaldiaren lehenengo hiruhilekoaren ostean desagertuko da.
  7. Tratamendu onkologiko batekiko esposizioa. Kimioterapia edo erradioterapia egiten duten pazienteek horrelako sintoma bat jasan dezakete.

 

Gomendatzen dizugu zure mediku edo dentistarengara joatea arazoa baloratu eta zerk sortzen duen zehaztu dezan. Zure hitzordua iritsi bitartean, ahoko zapore metalikoa kentzen laguntzeko, zure aho eta hortzetako higienea hobetzeagomendatzen dizugu, eta azukrerik gabeko nolabaiteko txikle edo gozokiren bat jatea.

Zure ahoaren egoera aztertzea nahi baduzu edo zure ahoko zapore metalikoari buruzko zalantzarik baduzu, dei gaitzazu. Eskatu hitzordua eta gure ekipo medikoa arduratuko da zutaz gure Amarako hortz-klinikan (Donostian).

­