BTI Day Arizala

Jesús M. Arizala doktorea Biotechnology Institute-ak eta Protesi Estomatologiko eta Estetikoen Espainiako Elkarteak antolatutako 2015eko BTI Day zientzia-jardunaldietan izan zen Madrilen. Odontologiako 700 profesional baino gehiago bertaratu ziren Espainiako hiriburuko Goya Antzokira.

BITaren sortzaile eta zientzia-zuzendari Eduardo Anitua doktorea buru, BTIko ikerketa-taldeko kideek ikerketan izan diren aurrerapenak eta konpainian egin diren produktu berriak aurkeztu zituzten.

Gai asko izan ziren mintzagai: aurrerapenak periinplantitisa, loaldiko apnea eta ronkopatia bezalako patologietako diagnostikoetan eta tratamenduan; inplantologiako eta hazkuntza-faktore ugariko plasmadun aplikazio terapeutikoetako azkenak. Gai horien guztien oinarri izan ziren kasu klinikoak tratamendua ondo nola egin erakusteko.

Osasun-arloko profesionalentzako jardunaldian, nazioartean ezagun diren hainbat doktore izan ziren, hala nola, Joaquín Durán, Sabino Padilla, Mikel Sánchez edo Víctor Pérez, baita BTIko profesionalak ere.

Gure klinikan jakin badakigu zer nolako garrantzia duen ezagutzak eta prestakuntza eguneratzeak gure pazienteei tratamendu onenak eskaini ahal izateko. Horretarako, etengabe daramagu zientzia arloan eguneratzen, ikastaro espezializatuetara eta kongresuetara joanez.